La Tartana
de Can Bofill

Erabilera eskubidea duen etxebizitza kooperatiba
eta proiektu agroekologiko

Can Bofill salgai jarri zutela jakiteak sortu zigun ezinegona,izan ere 15 urte martxan zeramatzan proiektu agroekologikoa arriskuan jarri BAITZUEN . Amorrua eta hasierako inpotentzia eta gero..

Erantzun kolektibo bat emateko gai izan gara, espekulazioa gelditzeko eta merkatuko dinamikak geldiarazteko bi oinarrizko beharrei erantzuna emanten dien proiektua eraikiz: lurraren eta etxebizitzaren sarbidea . Coop 57, finantziazio etiko eta solidarioa egikaritzen duen kooperatiba, proiektura gehitu da eta Can Bofill erosi du aurtengo uztailean “lur komunitarioreAn” ideia berriarekin. Ingurumenari eta arlo sozialari balioa ekarriko dioten proiektuen jarraipena eman eta ziurtatuko dituen bidea irekitzen duena, ekonomiaz haratago, eta babes soziala eta komunitatearen inplikazioa izango dituena.

Hori dela eta aurrera jarrai genezan jaso ditugun eta bultzatu gaituzten babesak eskertzeko aprobetxatzen dugu: bai jaso ditugun 300dik goragoko abal sozialekin, bai hitzaldiak antolatzeko interesatu diren kolektibo,bai gerturatu diren pertsona eta proiektuaren eztabaidari ekarpena egin dion mundu guztiari ere.

Agroekologia, Collserola nekazaria, etxebizitza sarbidea, lurrera sarbidea,lan kolektiboa kooperatiboa eta osagarria, kontsumo eta produkzioaren arteko harremana, eraldatze sozialerako gune kolektiboa … Can Bofilleko etapa berri hontan indartuta ateratzen diren funtsezko ideiak dira.

Hasieratik egiaztatu ahal izan dugu egoera iraultzeko akzio kolektiboak duen indarraz. Orain hasten da dena eta lanean ari gara jada. Guneak definitu ditugu, gune produktibo bat non PACA funtzionamenduan dugun dagoeneko eta proiektu asko dituen buruan, etxebizitza gune bat Masiaren errehabilitazioa sustatzen duena, gune produktiboaren garapenarekin estuki erlazionaturik doan erabilera eskubidea duen etxebizitza kooperatiba kokatuko duena eta gune komunitarioa, non denona izatea nahi badugu denon artean definitu behar dugun. Laister deialdia irekiko dugu inplikatu nahi baduzue.

Erronka bat dugu: Can Bofill transformazioko eta kudeaketa amankomun bateko ondasun bezAla garatzekoa eta denekin batera egin nahi dugu. Lan egun asko datoz, lan eta batzar askokoak, poztasun eta egun amorragarriak, imaginatuz eta eginez,lan kolektiboak landa ikuspegiko proiektuak finkatzeko. Espero dugu elkar ikusten jarraituko dugula.

Salut!
Can Bofill, alta muntanya
del Baix Llobregat

Collserola Nekazal lurraldea

Azken 62 urtetan Collserolako nekazal lurraren %72 galdu da, 1749 ha izatetik 490 ha izatera pasatuz. La Tartana proiektua, Collserolako masiek duen aktibitate produktiboaren gainberari aurre egiteko gure ekarpena da.

Lurra eskuratzea

Lurraren eta etxebizitzen espekulazioak oso zail egiten du nekazal, artzaintza,basozaintza eta bizitza proiektuekin aurrera egitea. Negozio espektatibak aurrez aurre jotzen dute nekazal basoaren beharrizan eta erritmoekin. Poliki poliki parkea luxuzko egoitza bihurtzen ari da.

Bizilekua eskuratzea

Irtenbide kolektibo bat proposatzen dugu: Erabilera eskubidea duen etxebizitza kooperatiba bultzatzen du.Irabazi asmorik gabeko antolakuntza eredu bat non arrazoizko prezio baten truke bizilekua eskaintzeko.

PACA

Behar beharrezko proiektu bat zirkuitu motzetan, produkzio agroekologikoan, kontsumitzaile eta ekoizlen arteko erantzunkidetasunean, bitartekarik ez izatean eta parte hartzen dugunon aldetik alternatibak bilatzeko bidean eginiko saiakeren ondoren era asanblearioan harturiko erabakietan.

Erresistentzia

Can Bofill merkatutik atera nahi dugu, ezingo da inoiz saldu eta jabetza beti kolektiboa izango da.Espekulazioaren aurkako erresistentzia eta alternatibak sortzeko espazio bat sendotu nahi dugu eta proiektu agroekologikoak garatzen jarraitu.

Mugimendu Sozialak

Elkargune izan da Baix Llobregaten izan diren hainbat borroketan. Erreflexio, akzio eta elkargune hau bultzatu nahi dugu espazio komunitario garatuz entitate eta mugimendu sozialek aktibitate, ekitaldi, jardunaldi eta formazioetarako lekua izan dezaten.

Esparru Produktiboa

Goreneko garrantzia du proiektuaren barnean eta etxebizita esparruarekin bat bezela ulertzen da, berezitasun honek lanak gehitzen dizkigu etxebizitza- produkzioaren arteko erlazioa definitzerakoan. Berandu baino lehen Can Bofill-eko Tartanaren barnean lekua duten proiektuak azaltzeko nahia dugu, baita nola parte hartu dezakezuen ere. Bitarte hontan zehaztapenak egiten eta konbenioak sinatzen aurkituko gaituzue. Gustoko lekuan aldaparik ez!

Etxebizitza Esparrua

Proiektua, bizikidetzako lau unitate eratuekin hasten da eta etxebizitzaren zaharberritzearen faseari ekin diogu bertan bizitzen jarri ahal izateko. Erabilera eskubidea duen etxebizitza batek berezitasun ugari ditu, hoien artean nabarmentzen dira kooperatibaren estatutuen idazketa zabala, baita barne-araudia ere non guk gune produktiboaren eta etxebizitzaren harremana gehitzen diogun. Dokumentazio guzti honen idazketan murgildurik aurkitzen gara gaur egun… ea minik ez dugun hartzen!

Esparru Soziala

Urte luze hauetan Can Bofillek izan duen elkargune sozialeko espazio izaera birformulatzea tokatzen zaigu. Puntu honetan espazio kolektibo bezela definitzea zentzu gehiago duela ulertzen dugu , etxebizitza- produktibo gunetik haratago doan talde batek kudeatuko lukeena.

  • Orain dela 15 urtetik

    Maiztergo erregimenean labearen eta proiektu agroekologikoaren hasiera

  • 2018ko Maiatza

    Salgai jartzen da Masia. Etxebizitza kooperatibaren ideia sortzen da

  • 2018ko Iraila

    Bideragarritasun ekonomikoa ikusten da. Coop57rekin finantzaketa bilatzen da

  • 2018ko abendua

    Salerosketa kontratua sinatzen da jabeekin

  • Febrer - Juny 2019

    Justificació social del projecte amb Coop57.
    300 Avals Socials recollits

  • Juliol 2019

    Compra de la finca per Coop57
    Sòl Comunitari

  • Actualment

    Constitució de Cooperativa Habitatge en Cessió d'Ús
    Concreció del projecte.

  • Durant 2020

    Inici obres de reforma dels habitatges. Nous projectes productius