Erabilera eskubidea duen etxebizitza kooperatiba
eta proiektu agroekologiko
Can Bofill salgai jarri zutela jakiteak sortu zigun ezinegona,izan ere 15 urte martxan zeramatzan proiektu agroekologikoa arriskuan jarri BAITZUEN . Amorrua eta hasierako inpotentzia eta gero..
Erantzun kolektibo bat emateko gai izan gara, espekulazioa gelditzeko eta merkatuko dinamikak geldiarazteko bi oinarrizko beharrei erantzuna emanten dien proiektua eraikiz: lurraren eta etxebizitzaren sarbidea . Coop 57, finantziazio etiko eta solidarioa egikaritzen duen kooperatiba, proiektura gehitu da eta Can Bofill erosi du aurtengo uztailean “lur komunitarioreAn” ideia berriarekin. Ingurumenari eta arlo sozialari balioa ekarriko dioten proiektuen jarraipena eman eta ziurtatuko dituen bidea irekitzen duena, ekonomiaz haratago, eta babes soziala eta komunitatearen inplikazioa izango dituena.
Hori dela eta aurrera jarrai genezan jaso ditugun eta bultzatu gaituzten babesak eskertzeko aprobetxatzen dugu: bai jaso ditugun 300dik goragoko abal sozialekin, bai hitzaldiak antolatzeko interesatu diren kolektibo,bai gerturatu diren pertsona eta proiektuaren eztabaidari ekarpena egin dion mundu guztiari ere.
Agroekologia, Collserola nekazaria, etxebizitza sarbidea, lurrera sarbidea,lan kolektiboa kooperatiboa eta osagarria, kontsumo eta produkzioaren arteko harremana, eraldatze sozialerako gune kolektiboa … Can Bofilleko etapa berri hontan indartuta ateratzen diren funtsezko ideiak dira.
Hasieratik egiaztatu ahal izan dugu egoera iraultzeko akzio kolektiboak duen indarraz. Orain hasten da dena eta lanean ari gara jada. Guneak definitu ditugu, gune produktibo bat non PACA funtzionamenduan dugun dagoeneko eta proiektu asko dituen buruan, etxebizitza gune bat Masiaren errehabilitazioa sustatzen duena, gune produktiboaren garapenarekin estuki erlazionaturik doan erabilera eskubidea duen etxebizitza kooperatiba kokatuko duena eta gune komunitarioa, non denona izatea nahi badugu denon artean definitu behar dugun. Laister deialdia irekiko dugu inplikatu nahi baduzue.
Erronka bat dugu: Can Bofill transformazioko eta kudeaketa amankomun bateko ondasun bezAla garatzekoa eta denekin batera egin nahi dugu. Lan egun asko datoz, lan eta batzar askokoak, poztasun eta egun amorragarriak, imaginatuz eta eginez,lan kolektiboak landa ikuspegiko proiektuak finkatzeko. Espero dugu elkar ikusten jarraituko dugula.
Goreneko garrantzia du proiektuaren barnean eta etxebizita esparruarekin bat bezela ulertzen da, berezitasun honek lanak gehitzen dizkigu etxebizitza- produkzioaren arteko erlazioa definitzerakoan. Berandu baino lehen Can Bofill-eko Tartanaren barnean lekua duten proiektuak azaltzeko nahia dugu, baita nola parte hartu dezakezuen ere. Bitarte hontan zehaztapenak egiten eta konbenioak sinatzen aurkituko gaituzue. Gustoko lekuan aldaparik ez!
Proiektua, bizikidetzako lau unitate eratuekin hasten da eta etxebizitzaren zaharberritzearen faseari ekin diogu bertan bizitzen jarri ahal izateko. Erabilera eskubidea duen etxebizitza batek berezitasun ugari ditu, hoien artean nabarmentzen dira kooperatibaren estatutuen idazketa zabala, baita barne-araudia ere non guk gune produktiboaren eta etxebizitzaren harremana gehitzen diogun. Dokumentazio guzti honen idazketan murgildurik aurkitzen gara gaur egun… ea minik ez dugun hartzen!
Urte luze hauetan Can Bofillek izan duen elkargune sozialeko espazio izaera birformulatzea tokatzen zaigu. Puntu honetan espazio kolektibo bezela definitzea zentzu gehiago duela ulertzen dugu , etxebizitza- produktibo gunetik haratago doan talde batek kudeatuko lukeena.
Orain dela 15 urtetik
2018ko Maiatza
2018ko Iraila
2018ko abendua
Febrer - Juny 2019
Juliol 2019
Actualment
Durant 2020